Urt 13 2016

Tartalo eta artzaina; Txanogorritxu.

Gaur Tartalo eta artzaina izeneko ipuina irakurri eta entzun dugu; berriro entzun nahi baduzue, klikatu hemen.

Txanogorritxu ipuina entzuteko, berriz, klikatu hemen.

No responses yet

Api 20 2015

Istanbulen elkartuko gara

Jadanik liburuaren bigarren kapituluan gaude. Irakurtzen ari garen liburua entzun egin nahi baduzu, lotura honetan aurkituko dituzu audioak. Irakurlea ez da profesionala, baina ez du txarto egiten.

No responses yet

Mar 13 2015

Internet-en bidez ikasteko ideia batzuk (2).

Iaz, gainetik ikusi genuen ikasbil webgunea nolakoa den, eta aurten, praktika txiki bat egingo dugu; lehenengo, ariketa pare bat bilatuko ditugu guztion artean, gero, tokatu zaizuen ariketa burutuko duzue binaka ordenagailuaren aurrean, eta azkenik, bikote berriak osatuta elkarri kontatuko diozue egindakoa.  Hona hemen hiru ariketa: Igogailua, Patata-tortilla eta Lide urruti dago.

Ipuinak ere entzungo ditugu: bideoipuin bi ( Hiru txerrikumeak eta Ahuntza eta zazpi antzumeak ) eta audioipuin bi ( Pello, artzain gezurtia eta Astoa, txakurra, eta katua).

Eta norbaiti prentsa bereziki interesatzen bazaio, aukera izango du hiru webgune ezagutzeko: Berria, Hiruka, eta eitb.

 

 

No responses yet

Mar 31 2014

Aldapeko

Abesti polit bat kantatuko dugu gaur, Aldapeko izena duena. Kantaren letra duzue hemen, eta karaoke bat hemen.

Bada Iparraldean Kalakan izeneko musika-talde bat iaz Madonarekin bira bat egin zuena. Bira horretan abesti hau kantatu zuten, eta hemen duzue Etbk grabatutako probasaio bat.

No responses yet

Ots 04 2014

Internet-en bidez ikasteko ideia batzuk

Lehenehgo eta behin, hiztegiekin hasiko gara : elhuyar, zehazki, labayru eta euskaltzaindiaren hiztegi batua.

Horren ostean, pestañas/fitxak eta favoritos/lastermarkak egiten ikasiko dugu.

Gero, ikasbil-en bilatzailea erabiltzen ikasiko dugu. Lehenengo dokumentu bat bilatuko dugu, transkripzioduna bada, hobe; eta gero ataza bat, eta ikusiko dugu nola “funtzionatzen” duten ariketek et nolakoa den ataza baten egitura.

Oraindik denbora gehiago badugu, hiru ideia: euskal mitologia, ipuinak eta karaoketeka.

 

 

No responses yet

Urt 31 2014

Agate Deuna jaia

Datorren asteazkena dugu Santa Ageda, eta bezperan kantatzera ateratzea da ohitura zaharra. Astelehenean kantatu egingo dugu, beraz, aldez aurretik entseatu nahi baduzue, behean duzue bideo bat, eta lotura honetan letrak eta Santa Agedaren historia laburra.

Agate Deunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

No responses yet

Urt 22 2014

Bi kontu

Lehen kontua da astelehenean liburu berria hasiko dugula; “Misterioa pirinioetan” du izena.

Bigarrena: aste honetan “aholkuak ematen” ikasten ari garenez, hemen duzuze aholku edo trikimailu pila bat.

 

No responses yet

Urt 19 2014

Ipuin batzuk

Ipuin polit batzuk aurkitu ditut Interneten; entzun ezazue baten bat  eta komentatuko dugu eskolan:

 

No responses yet

Abe 08 2013

8. unitatea

Unitate honetan “komenigarria da ?” izeneko audioa entzungo dugu, besteak beste. Aurreko loturan duzue, berriro entzun nahi baduzue ere.

No responses yet

Aza 29 2013

Euskararen eguneko kantak

Hona hemen euskararen egunerako aukeratutako kantetako batzuk:

Euskaldun berriaren balada (Oskorri)

Bagare (Gontzal Mendibil eta Xeberri)

Plazara (Pantxoa eta Peio)

 

No responses yet

Next »

Tresna-barrara saltatu